ÚLTIMOS VIDEOS
Especiales
16/03/2014
Hazte socio del Abadiño K.E. |
![]() |
Etorkizun 1-4 Abadiño
Benjamin 16 A | 28/02/2026
Partida bizia eta lehiatua jokatu zuten Abadiño 2016Ako jokalariek Etorkizunen aurka. Hasieratik argi geratu zen aurkariak ez zuela lan erraza jarriko; presio handiarekin eta intentsitatez aritu zen, eta gure taldeari ahalegin berezia eskatu zion.
Lehen zatia oso orekatua izan zen. Bi taldeek izan zituzten aukerak eta biak iritsi ziren aurkariaren areara arriskuarekin. Defentsan sendo aritu ziren bi aldeak, eta markagailua hutsean mantendu zen atsedenaldira iritsi arte.
Bigarren zatian, ordea, Abadiñok pausoa aurrera eman zuen. Jokoaren kontrola hartzen hasi eta aukerak sortzen jarraitu ondoren, azkenean markagailua irekitzea lortu zuen, 0-1ekoa ezarriz. Gol horrek konfiantza eman zion taldeari.
Hirugarren zatia ezin hobeto hasi zen: baloia mugitzen jakin eta berehala iritsi zen 0-2koa. Hala ere, partida ez zegoen itxita. Amaierarako lau minutu falta zirenean, zoritxarrez, gure atean sartutako gol batek (autogolak) 1-2 ekarri zuen eta Etorkizuni itxaropena piztu zion.
Baina Abadiñok ez zuen amore eman. Taldeak burua hotz mantendu zuen eta erreakzionatzen jakin zuen. Azken minutuetan, gure hegaleko jokalari Gaizkak bi gol jarraian sartu zituen, partida erabat erabakita utziz. Horrela, 1-4ko emaitza borobila lortu zuen Abadiño 2016Ak, lan handiz baina merezimendu osoz
#WeAreAbadiñoKE
|
ÚLTIMAS NOTICIAS
|
25/11/2024
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
|
22/10/2024
Nuevo patrocinador del Club:. MOLDETIPO GROUP
|
|
25/12/2023
Emakumezkoen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa selekzioen arteko triangularra
|
18/06/2024
Adierazpen ofiziala - Comunicado oficia
|
|
01/11/2023
Egiluzen debuta Athleticekin
|
02/10/2022
Nuevo patrocinador - Pinturas Hibia
|